XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni, berriz, mundutarrei itz egitera nijoakizu; munduko artu-eman eta gora-beratan erabat sartuta bizi diranai; oso-osorik munduan sartuta bizi, eta ala bizi bearra dutenai; auek ere, beren bizi-bideari utzi gabe, eta munduko iskanbilla oietan, Jaungoiko-zaletasun bero-beroan sartu eta bizi ditezkela erakutsiz.

Ez dala ori oientzat uste dute askok; ta nik, ba-dala oientzat ere, erakutsi nai diet; ez dala oiek dioten eziñik.

Ba-dira itxasoan izaki batzuek, ur gaziz inguratuta biziarren, ur gazi tantarik artu gabe bizi diranak; eta ba-omen dira, itxas gazi barrenean, ur gozoa ematen duten iturri garbiak.

Bada, alaxe, biotz aundiko kristau bat ere, bizi diteke munduaren erdian, mundukerietan zikindu gabe; ezi lezazke griña txarren zirikak jaungoiko-zaletasunaren berotasunik galdu gabe.

Ez da, ez, erreza; eta orretxegatik nai nuke, askok oi duten baño kemen eta arreta geiagorekin zuk gauza auek artzea; eta orretxegatik asi naiz liburu au egiten, gogo onez, lan eder oni ekiten dietenai, zertxobait bada ere, nere aldetik laguntzearren.

Ala ta guztiz ere, ez da nerea bakarrik izan liburu au ateratzeko gogoa.

Aspalditik zebillen nere zuzendaritzapean, Jaungoikoa ziñez maite ta naiko grazia Beragandik artu zuan anima eder Jainkoti bat.

Alde askotara nengon berarekiko beartua.